✔ 2026-2027 ikasturterako honako hauetan matrikulatu bazara edo matrikulatzeko asmoa baduzu:
Unibertsitateko Gradu, Gradu bikoitza eta Masterretan (titulu ofizialak).
25 eta 45 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko prestakuntza ikastaroan, UHUNek edo unibertsitate publiko batek emana.
EZ, EZIN DUT BEKA ESKATU
✘ Ikasketak aldatzeko, horrek mailaz igotzea ez badakar.
✘ Bekaren xede diren ikasketen maila bereko edo goragoko titulu bat badut, edo hori lortzeko legezko baldintzak betetzen baditut.
GOGOAN IZAN: Ministerioaren beka eskatzeko baldintzak betetzen badituzu baina hori eskatu ez baduzu, ezin dizugu Nafarroako Gobernuaren laguntza osagarria eman.
Nolanahi ere, zalantzak badituzu, eska ezazu.
ADI: eskaera behar bezala bidalitakoan, egiaztagiri bat jasoko duzu posta elektronikoz. Jasotzen ez baduzu, horrek esan nahi du zure eskaera "zirriborro" moduan jarraitzen duela, aurkeztu gabe.
Hala bada, berriro sartu eta zure eskaera bidali epea amaitu baino lehen.
Beka nola eskatu
EPEAK
Letra lodian adierazten da 2026-2027ko deialdia zein fasean dagoen
Prozeduraren fasea
Epea
Deialdia argitaratzea eta
eskaerak aurekezteko epea
2026ko urriaren 6ko NAOn argitaratua
Epea irekita: urriaren 7tik azaroaren 6ra
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da
Eskaeren balorazioa
Azarotik otsailera bitarte
Ukatutako eskaeren behin-behineko ebazpena
2027ko otsailaren bigarren astea
Alegazioak aurkezteko epea
10egunbaliodun,navarra.es atarian behin-behineko ebazpena argitaratu eta biharamunetik
Ukatutako eskaeren behin betiko ebazpena
2027ko martxoaren bigarren astea
Emandako eskaeren ebazpena eta ordainketa
2027ko ekainaren erdian
INTERNET BIDEZ
Tramitea hasi baino lehen, egiaztatu behar dituzu baldintzak betetzen dituzula.
Kontsultatu zein dokumentu beharko dituzun. Zure datuak eskuratzeko baimena ematen baduzu, ez duzu zenbait dokumentu aurkeztu beharrik izanen.
Arretaz irakurri jarraibideak, bete inprimakia eta erantsi dokumentazioa.
ADI: eskaera behar bezala bidalitakoan, egiaztagiri bat jasoko duzu posta elektronikoz. Jasotzen ez baduzu, horrek esan nahi du zure eskaera "zirriborro" moduan jarraitzen duela, aurkeztu gabe. Hala bada, berriro sartu eta zure eskaera bidali epea amaitu baino lehen.
JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK
Beka eskatu ondoren, jakinarazpenak modu elektronikoz jasoko dituzu. Adi egon jakinarazpen horiei.
Mezuak igorriko zaizkizu posta elektronikoaren bidez, dokumentazioa eskatzeko edo abisuren baten berri emateko.