Zer behar duzu - becasuniversidad
Zer behar duzu
Beka honen onuradun izateko baldintza batzuk bete behar dituzu. Horietako batzuk orokorrak dira; beste batzuk, berriz, akademikoak eta ekonomikoak.
Baldintza orokorrak
✔ Bai zu bai zure familia-unitatea Nafarroan erroldaturik egotea eta Nafarroan bizitzea, gutxienez ere 2025eko urtarrilaren 1etik, eta baldintza hori betetzen jarraitzea beka eskatzen denean.
✔ 2025. urtean Nafarroako PFEZaren zergadun izatea.
✔ Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioaren beka eskatu izana, 2026-2027 ikasturterako, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badituzu. Zalantzarik baduzu, eska ezazu.
GOGOAN IZAN: ikasturtean zehar familiarekin ez bizitzeak ez du esan nahi zure kontura bizi zarela.
Baldintza akademikoak
Graduko 1. mailan
- 60 kreditutan matrikulatzea. Gutxienez 30 kreditutan matrikulatzen bazara, beka izan ahalko duzu, baina muga eta baldintza bereziekin.
Graduko 2. eta goragoko ikasmailetan
- Aurreko ikasturtean matrikulaturiko kredituen % 80a gainditua izatea. Zure gradua Zientziak, Ingeniaritzako edo Arkitekturako adarretakoa bada, aurreko ikasturtean matrikulaturiko kredituen % 65a gainditua izatea.
- Gradu bikoitza egiten ari bazara eta titulazioak adar berekoak ez badira, bietatik eskakizun txikieneko titulaziorako ezarritako ehunekoa gainditua izatea.
Masterreko 1. mailan
- 60 kreditutan matrikulatzea. Gutxienez 30 kreditutan matrikulatzen bazara, beka izan ahalko duzu, baina muga eta baldintza bereziekin.
Masterreko 2. maila
- Zure ikasketa-plana osatzeko falta zaizkizun kredituetan matrikulatzea.
- Aurreko ikasturtean matrikulaturiko kredituen % 100 gaindituak izatea.
Beka mugatua izaten ahal da honako kasu hauetan:
- Matrikula partziala.
- Ikasketa ez-presentzialak.
- 25 edo 45 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza ikastaroa.
- Kontsultatu deialdiaren “Baldintza akademikoak” atal osoa
- Telefono hauetara deitu: 848 427 144, 848 433 446, 848 426 020, 848 426 058
- Zure kontsulta becas.universitarias@navarra.es helbidera bidali
Baldintza ekonomikoak
BAI, beka jasotzeko eskubidea duzu
- Zure familia-errenta tarteen barruan badago eta deialdian ezarritako ondare adierazleak gainditzen ez badituzu. Beka emateko kontuan hartzen den errenta muga (tartea) familia-unitateko kideen araberakoa da.
- Bekaren kopurua handiagoa edo txikiagoa izanen da zure familia-errentaren arabera, beste faktore batzuen artean. Horrela bermatzen da aurreko urtean diru-sarrera txikienak izan zituztenek laguntza handiagoa jasotzea.
EZ, ez duzu beka jasotzeko eskubiderik
- Errentaren mugak edo tarteak gainditzen badira.
- Kapital higiezinaren etekin garbiak eta familia-unitatearen ondare irabaziak 2.159 euro baino handiagoak izan badira.
- Familia-unitateko kide konputagarrien hiri-finken katastro-balioen baturak ezin izanen du gainditu 108.966 euroko kantitatea, kenduta, hala badagokio, Nafarroako Foru Komunitatean dagoen etxebizitza baten katastro-balioa.
- Jarduera ekonomikoen edo entitateetan parte-hartzeagatik diru-sarrerak ezin dira 449.746 euro baino handiagoak izan.
- Zure kontura bizi zarela adierazten baduzu, gutxienez 3.793 euro jasotzen dituzula egiaztatu beharko duzu.
|
KIDE KOPURUA |
ERRENTA TARTEAK, EUROTAN |
|||
|
1. TARTEA |
2. TARTEA |
3. TARTEA |
4. TARTEA |
|
|
1 |
9.300 |
12.182 |
14.511 |
16.103 |
|
2 |
18.599 |
24.364 |
29.021 |
32.207 |
|
3 |
27.899 |
36.546 |
43.532 |
48.312 |
|
4 |
37.199 |
48.729 |
58.041 |
64.415 |
|
5 |
46.498 |
60.911 |
72.552 |
80.519 |
|
6 |
55.798 |
73.093 |
87.062 |
96.622 |
|
7 |
65.098 |
85.275 |
101.577 |
112.724 |
|
8 |
74.397 |
97.457 |
116.092 |
128.827 |
|
Hortik gorako |
7.680 |
10.058 |
11.980 |
13.296 |
Familia-errentak 4. tarteko kopuruak gainditzen baditu, ez duzu beka jasotzeko eskubiderik izanen.