Zer laguntza lortzen ahal dituzu?

1. Egoera

2. egoera

Nafarroako Gobernuak eta HLHM emandako zenbatekoak berdinak badira, Nafarroako Gobernutik ez da deus jasotzen.

3. egoera

Nafarroako Gobernuak kalkulaturiko zenbatekoa Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak emandakoa baino txikiagoa bada, Nafarroako Gobernutik ez da deus jasotzen. 

4. egoera

Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak ez badizu bekarik eman, baina Nafarroako Gobernuak bai, Nafarroako Gobernuak kalkulatu dizun zenbatekoa jasoko duzu.

Egoera honen barnean daude Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioari eskaera egin ez dioten ikasleak, baldintzak betetzen ez dituztelako.


Beka motak

Beka honek barnean dago matrikulatzen zaren kredituen zenbatekoa.

Laguntza honen zenbatekoa kalkulatzeko, kontuan izan behar duzu zein den zure tarte ekonomikoa eta non ikasten duzun.
 

Hauek egiaztatu beharko dituzu:

  • Zure etxebizitzatik unibertsitatera astean gutxienez 4 aldiz joan behar duzula (2 joateko eta 2 itzultzeko).
  • Familiaren egoitzatzat ikastetxetik gertuen dagoena hartzen da, nahiz eta legezko helbidearekin bat ez etorri. Hau da, ikasketa zentrotik hurbilen dagoen familia-unitateko edozein kideren titulartasuneko etxebizitza.

Laguntza hori ez da emango familiaren bizilekuaren herriaren eta ikastetxearen artean hiri-garraioko zerbitzua dagoenean

Hauek egiaztatu beharko dituzu:

  • Eskola-ordutegia dela eta, astean gutxienez 2 aldiz etxetik kanpo bazkaldu behar duzula.
  • Presentzialak ez diren ikasketetako ikasleek ez dute laguntza hau jasotzeko eskubiderik.
  • Familiaren egoitzatzat ikastetxetik gertuen dagoena hartzen da, nahiz eta legezko helbidearekin bat ez etorri. Hau da, ikasketa zentrotik hurbilen dagoen familia-unitateko edozein kideren titulartasuneko etxebizitza.

Laguntza hori ez da emango familiaren bizilekuaren herriaren eta ikastetxearen artean hiri-garraioko zerbitzua dagoenean

Ikasturtean zehar familia etxetik kanpo bizi behar duzula egiaztatu behar duzu.

Horretarako, alokairuaren edo egoitzaren kontratua aurkeztu beharko duzu.

  • Beren kontura bizi diren ikasleek ez dute laguntza hau jasotzeko eskubiderik.
  • Presentzialak ez diren ikasketetako ikasleek ez dute laguntza hau jasotzeko eskubiderik.
  • Laguntza hau eta garraiorako eta jantokirako bekak bateraezinak dira. 
  • Familiaren egoitzatzat ikastetxetik gertuen dagoena hartzen da, nahiz eta legezko helbidearekin bat ez etorri. Hau da, ikasketa zentrotik hurbilen dagoen familia-unitateko edozein kideren titulartasuneko etxebizitza. 

Behar ekonomiko larria dutela aitortu eta frogatzen duten familia-unitateek bakarrik izanen dute horretarako aukera.

Laguntza bereziak 1.800 eurokoak izanen dira.

  • Aurreko ikasturtean 8,5 puntuko edo gehiagoko batez besteko nota egiaztatu beharko duzu.
  • Matrikula partziala daukaten ikasleek ezin izanen dute osagai hau lortu.

Zure tarte ekonomikoa 1 bada eta unibertsitateko gradu edo grado bikoitza batean lehen mailan matrikulatzen zaren lehen aldia bada