Arretaz irakurri jarraibideak, bete inprimakia eta erantsi dokumentazioa.
ADI: eskaera behar bezala bidalitakoan, egiaztagiri bat jasoko duzu posta elektronikoz. Jasotzen ez baduzu, horrek esan nahi du zure eskaera "zirriborro" moduan jarraitzen duela, aurkeztu gabe. Hala bada, berriro sartu eta zure eskaera bidali epea amaitu baino lehen.
JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK
Beka eskatu ondoren, jakinarazpenak modu elektronikoz jasoko dituzu. Adi egon jakinarazpen horiei.
Mezuak igorriko zaizkizu posta elektronikoaren bidez, dokumentazioa eskatzeko edo abisuren baten berri emateko.
Eskabidea betetzeaz gain, zenbait dokumentu aurkeztu beharko dituzu egiaztatzeko zein den zure egoera familiarra (familia ugaria, gurasobakarreko familia, norbere kontura bizi...), ekonomikoa eta akademikoa.
Gainera, eskatzen duzun laguntza motaren arabera beste dokumentu batzuk ere aurkeztu beharko dituzu.
GOGOAN IZAN: datuen kontsulta baimentzen baduzu, ez duzu aurkeztu beharko dokumentu horietako asko.