Click the following link if you want to dismiss this redirect and access the original URL:
Esteka
.
Hasiera - becasuniversidad
Zure beka, klik batean
Nafarroako Gobernuaren unibertsitateko bekak
Zure beka, klik batean
Nafarroako Gobernuaren unibertsitateko bekak
Zure beka, klik batean
Nafarroako Gobernuaren unibertsitateko bekak
Nafarroako Gobernuaren beka eskatzen ahal dut?
BAI, BEKA ESKATU AHAL DUT
✔ 2026-2027 ikasturterako honako hauetan matrikulatu bazara edo matrikulatzeko asmoa baduzu:
Unibertsitateko Gradu, Gradu bikoitza eta Masterretan.
25 eta 45 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko prestakuntza ikastaroan, UHUNek edo unibertsitate publiko batek emana.
EZ, EZIN DUT BEKA ESKATU
✘ Ikasketak aldatzeko, horrek mailaz igotzea ez badakar.
✘ Bekaren xede diren ikasketen maila bereko edo goragoko titulu bat badut, edo hori lortzeko legezko baldintzak betetzen baditut.
GOGOAN IZAN: Ministerioaren beka eskatzeko baldintzak betetzen badituzu baina hori eskatu ez baduzu, ezin dizugu Nafarroako Gobernuaren laguntza osagarria eman. Nolanahi ere, zalantzak badituzu, eska ezazu.
ADI: eskaera behar bezala bidali eta gero, egiaztagiri bat jasoko duzu e-postaz. Ez baduzu jasotzen, horrek esan nahiko du eskaera ez dela aurkeztu eta "zirriborro" moduan dagoela. Hala bada, berriro sartu eta zure eskaera bidali epea amaitu baino lehen.
Beka nola eskatu
EPEAK
Letra lodian adierazten da 2026/2027ko deialdia zein fasean dagoen
Prozeduraren fasea
Epea
Deialdia argitaratzea
NAOn argitaratuko da 2026ko urriaren hasieran
Ukatutako eskaeren lehenengo behin-behineko ebazpena
2027ko otsailaren bigarren astea
Alegazioak aurkezteko epea
10egunbaliodun,navarra.es atarian ebazpena argitaratu eta biharamunetik
Ukatutako eskaeren lehenengo behin betiko ebazpena
2027ko martxoaren bigarren astea
Emandako eskaeren ebazpena eta ordainketa
2027ko ekainaren erdian
INTERNET BIDEZ
Tramitea hasi baino lehen, egiaztatu behar dituzu baldintzak betetzen dituzula.
Kontsultatu zein dokumentu beharko dituzun. Zure datuak eskuratzeko baimena ematen baduzu, ez duzu zenbait dokumentu aurkeztu beharrik izanen.
Arretaz irakurri jarraibideak, bete inprimakia eta erantsi dokumentazioa.
ADI: eskaera behar bezala bidali eta gero, egiaztagiri bat jasoko duzu e-postaz. Ez baduzu hori jasotzen, horrek esan nahiko du eskaera ez dela aurkeztu eta "zirriborro" moduan dagoela. Hala bada, sar zaitez berriro aplikazioan eta bidali zure eskaera epea amaitu baino lehen.
JAKINARAZPEN ELEKTRONIKOAK
Beka eskatu ondoren, jakinarazpenak modu elektronikoz jasoko dituzu. Adi egon jakinarazpen horiei.
Mezuak igorriko zaizkizu posta elektronikoaren bidez, dokumentazioa eskatzeko edo abisuren baten berri emateko.